Herriko kaleetara ez ezik, baserrietara ere heldu dira Santa Agedako doinuak

Juan Luis Romatet - Julen Imaz 2023ko otsailaren 5a

Bertso eskolako ikasleak eta zutrik trikitilari taldea elkarrekin aritu ziren goizean eta Bheko Plaza abesbatza arratsaldean aritu zen kantuan

Santa Ageda Eguna da gaur eta bezperako ohitari jarraiki santa eskean ibili ziren atzo herriko hainbat talde. Elkarrekin aritu ziren bertso eskolako ikasleak eta zutrik trikitilari taldeko kideak izan ziren goiztiarrenak. Baserriz baserri ibili ziren 08:30ean abiatuta. Arratsaldean, berriz, Beheko Plaza abesbatzakoek hartu zieten erreleboa. Herriko kaleak girotu zituzten, abesbatzari izena ematen dion Beheko Plazatik abiatuta hain justu ere. Amaitu ere bertan amaitu zuten.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide