Otsailaren 17tik 20ra bitartean ospatuko dira inauteri jaiak Zumaian, eta haien inguruko xehetasunak apurka ari dira plazaratzen. Hala, Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak pasa den astean iragarri zuen bere jaialdiaren gaia, euskal mitologia. Bestalde, festa hauek iragarriko dituen kartel irabazlearen berri ere eman du udalak: Gorka Alberdiren lanak iragarriko ditu inauterietako egitaraua. 300 euroko saria jasoko du kartelaren egileak.
Epaimahaiaren erabakia jakinda, herritarrena falta da jakiteko. Izan ere, haien botoek emango dute karte lehiaketa honetako herritarren saria. Lehiaketan parte hartu duten lanak Alondegiko sarrerak erakutsi dituzte eta han aukeratu ahal izango dute zumaiarrek gustokoen dituzten lanak. Herritarrek aukeratutako kartelaren egileak bi lagunentzako otordua eskuratuko du.