Santelmoetarako egitaraua antolatzeko bilera deitu dute GKSk eta IAk

Juan Luis Romatet

GKSk eta IAk iaz antolatutako kontzertua, santelmoetan.

Egitarau bateratua prestatuko dute Gazte Kontseilu Sozialistak eta Ikasle Abertzaleek aurtengo San Telmo jaietarako. Horren inguruan jardungo dute ostiraleko bilera irekian. 

Gazte Kontseilu Sozialistak eta Ikasle Abertzaileek bilera irekia egingo dute datorren ostiralean, hilaren 10ean, 17:00etatik aurrera Torreberri Gaztetxean. Apirilean ospatuko diren santelmoetarako egitarauaren inguruan jardungo dute. 

Azken urteotako dinamikari jarraipena emanaz, aurtengo San Telmo jaietarako egitarau bateratua osatuko dutela iragarri dute GKSk eta IAk. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide