Garai honetan izaten ari den hotzaldiak eragina izan du Caritasek bere lokaletan gordetzen duen neguko arropa kopuruan ere. Elkarteak azaldu duenez, beharrei erantzunda nabarmen murriztu da arropa kopurua.
Horregatik, erabiltzen ez dituzten berokiak, jertseak, prakak eta neguko bestelako arropak emateko eskatu die Caritasek zumaiarrei, beharra duten pertsonen artean banatu ahal izateko jarraian.
Arropa bilketa asteartetan eta ostiraletan egiten dute, 19:00etatik 20:00etara bitartean, Caritasen lokaletan.