'Babylon' eta 'El asombroso Mauricio' filmak emango dira asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet

Bi film emango dira asteburuan Aita Mari zinema aretoan: Babylon larunbatetik astelehenera bitartean, eta El asombroso Mauricio igande arratsaldean, haurren saioan.

Helduentzako eta haurrentzako film bana emango da asteburuan Aita Mari zinema aretoan. Bihartik astelehenera arte Brad Pitt eta Margot Robbie antzezle dituen Babylon pelikula ikusteko aukera izango da, egunero 19:30ean. 1920ko hamarkadako Los Angelesen girotuta, anbizio eta gehiegikeria neurrigabeko istorioa kontatzen ditu, Hollywoodeko hasierako gainbehera eta depravazio garaiko hainbat pertsonaiaren igoera eta erorketarena.

Sarrerak hemen eros daitezke aldez aurretik.

Igande arratsaldean, berriz, haurrentzako El asombroso Mauricio filma emango da Aita Marin. Sarrerak hemen eskuratu daitezke. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide