Indamendi mendi bazkunaren 50. urteurreneko ospakizunen egitarauaren barruan, datorren astean, otsailaren 14an eta 16an, asteartean eta ostegunean, Bilbon egiten duten Mendi Film nazioarteko jaialdiko lanak erakutsiko dira. Mendi Tour jaialdi ibiltariaren barruko bi emanaldiak 19:30ean hasiko dira Aita Mari zinema aretoan.
Zumaian ikusi ahal izango diren lanak hauek dira:
Otsailak 14
- Adrenaline sucks (2022ko MFko sail ofiziala).
- Mendiak - 1976 (2021eko MFko Mendiko Film Onena / Ikusleen Saria).
Otsailak 16
- Egoland (2022ko MFko Ikusleen Saria / Epaimahaiaren aipamen berezia).
- Free rider (2022ko MFko Sail Ofiziala).
- Ephemeral (2022ko MFko Argazkilaritza onena).
Sarrerak dagoeneko salgai daude turismo bulegoan, 5 euroan. Egunean bertan aretoko leihatilan ere izango dira salgai.