Eduki babestua

Ospatu Ostegun Gizena Kupela tabernan

Erredakzioa 2023ko otsailaren 11

Bazkarian parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, eta horretarako aukera desberdinak dituzte: Kupela tabernara gerturatuta, edo 943-04 86 93 telefono zenbakira deituta.

Kupela tabernak inauterietako bazkaria antolatu du Ostegun Gizen egunerako. Bazkariaz gain, Eusebio Gurutxagako jubilatuen tabernak ekitaldi gehiago prestatu ditu. Hala, bazkalondoan umorerik ez dela faltan botako adierazi dute Kupela tabernako arduradunek. Gainera, dantza egiteko gogoz joaten denak izango duhorretarako aukera, SONLT taldearen eskutik. Bazkarian parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, eta horretarako aukera desberdinak dituzte: Kupela tabernara gerturatuta, edo 943-04 86 93 telefono zenbakira deituta.

Hartu tokia, mahaiak agortu aurretik!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide