Santelmoak heltzeko oraindik bi hilabete falta badira ere, Kultura saila festen antolaketan murgilduta dago jada. Hala, herriko taldeekin eta elkarteekin bilduko da datorren asteazkenean, otsailaren 22an, "elkarlanean proposamenak landu eta festetako egitaraua osatzeko". Hitzordua Alondegian da, 19:00etan.
Eragile batzuk ariko dira dagoeneko beraien egitaraua lantzen. Beraien proposamenak aurrez aurkez ditzakete Alondegiko bulegora bertaratuta, 943-86 10 56 telefonora deituta, edo kultura@zumaia.eus helbidera idatzita.