Azken hilabeteotan jokatu den Jai Alai Winter Series zesta-punta txapelketa bere amaierara heltzen ari da. Datorren igandean jokatuko da txapelketako finala, eta gaur hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko lehia izango da Gernika Jai Alai pilotalekuan. Txapelketa garrantzitsu honetan hirugarren geratzearen ohorea izango da gaur jokoan.
Partida 19:30ean jokatuko da, eta 22:30etik aurrera ikusi ahal izango da ETB-1en.