Kevinek eta Asintxok irabazi dute Motosport mus txapelketa

Juan Luis Romatet

Auto lasterketetan arituko dira aurten ere Migel Kalparsoro eta Ander Odriozola, eta denboraldian zehar izango dituzten gastuak arindu ahal izateko mus txapelketa jokatu zuten pasa den larunbatean Itzurun tabernan. 

Arratsaldeko lehen orduetan hasi eta iluntzera bitartean jokatu zen Itzurun tabernan Motosport izena jarri dioten mus txapelketa. 64 bikotek parte hartu dute, eta haien izen-ematearekin lortutako dirua –20 euro bikoteko– Migel Kalparsorok eta Ander Odriozolak aurtengo auto lasterketen denboraldian izango dituzten gastuak arintzeko erabiliko dira. 

Mus txapelketako irabazleak Kevin eta Asintxo izan ziren; bigarren Alkorta eta Jonny sailkatu ziren, hirugarren Aritz eta Beltxa, eta laugarren Angel eta Perez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide