Torturaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan, elkarretaratzea egin dute Saregileen Plazan

Mireia Galarza Bastida

Zumaiako Sortuk deitu zuen mobilizazioa, eta "torturaren itzalpeko galderei erantzuteko garaia" dela adierazi zuten, "aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzea bermatzeko".

Torturaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen atzo, eta hori dela eta, elkarretaratzea egin zuten atzo Saregileen Plazan. Zumaiako Sortuk deitu zuen mobilizazioa, eta dozenaka lagun elkartu ziren. 

Beraien hitzetan, "torturaren itzalpeko galderei erantzuteko garaia da, aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzea bermatzeko". Izan ere, badaude jada 60ko hamarkadatik aurrera gertatu diren tortura kasu asko jasotzen dituzten txostenak, baina zenbaki horiek "abiapuntua" besterik ez dira Zumaiako Sorturentzat. Horregatik, egiteko "asko" falta dela adierazi dute, besteak beste, "aitortza sozialaren, politikoaren eta instituzionalaren bidez". 

Atzokoa ez da, ordea, Zumaiako Sortuk Torturaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan egindako ekintza bakarra. Ostiralean, hain zuzen, Bi arnas izeneko dokumentala eskaini zuten Aita Marin, Iratxe Sorzabalek jasandako torturak oinarri dituen ekoizpena. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide