Bake epaile kargua betetzeko deialdia egin du udalak, eta martxoaren 6a bitartean izango dute hautagaiek bere eskaera aurkezteko epea irekita.Udaletxean aurkeztu behar dira eskaerak.
Kargua betetzeko baldintza batzuk bete behar dituzte herritarrek: Espainiar nazionalitatea izan behar dute, adinez nagusiak izan eta ez dute ezgaitasunik eta bateraezintasunik izan behar funtzio judiziala betetzeko. Horrez gain, eskaerak puntuatzeko garaian beste hainbat irizpide ere kontutan hartuko dituztela jakinarazi dute: Zumaian bizitzea, euskara maila EGA edo baliokidea izatea, informatikako ezagupenak edukitzea, antzeko lanetan esperientzia izatea eta kargurako baliabideak izatea. Gainera, hautagaiek memoria bat aurkeztu behar dute karguaren eginkizunak nola beteko dituen azalduz.