Talo Eguna ospatuko dute ostiralean Arroa Behean

Mailo Oiarzabal

Iazko Talo Eguna, Arroabean.

18:30etik aurrera izango dute taloak dastatzeko aukera Ederki elkartera joaten diren guztiek.

Talo Egunarekin ospatuko dute Ostiral Mehea Arroa Behean. Bihar, gaziz zein gozoz betetako taloak aukeran izango dituzte Ederki elkartera joaten diren herritar guztiek, 18:30etik aurrera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide