Mendi Tour jaialdi ibiltariko bigarren jardunaldia izango da gaur Aita Marin

Juan Luis Romatet 2023ko otsailaren 16a

Gaur ikusi ahal izango den 'Ephemeral' dokumentaleko pasartea.

Bilboko Mendi Film festibalean aurkeztutako lanez osatutako Mendi Tour jaialdi ibiltaria Zumaian da aste honetan. Gaur izango da bigarren jardunaldia, eta oraingoan beste hiru dokumental erakutsiko dira. 

Mendi Film nazioarteko mendiko zinema jaialdiko lan onentsuenetakoak ikusteko aukera dago aste honetan Zumaian, Indamendi bazkunaren 50. urteurreneko ekitaldien barruan. Herenegun egin zen lehen saioa eta gaur izango da bigarrena, 19:30etik aurrera, Aita Mari zinema aretoan. 

Gaurko jardunaldian beste hiru dokumental erakutsiko dira: 2022ko jaialdian Ikusleen Saria eta Epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen Egoland, iazko Sail Ofizialean erakutsi den Free rider, eta iaz argazkilaritza onenaren saria jaso zuen Ephemeral.

Sarrerak aretoko leihatilan izango dira salgai, 5 euroan. Aurrez eros daitezke, baita ere, Zumaiako turismo bulegoan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide