Hizkuntza harremanez eta lankidetzaz aritu dira, besteak beste, 'Euskara, bestela ez gara' zikloko lehen saioan

Juan Luis Romatet 2023ko otsailaren 16a

Argazkia: Alondegia kultur etxea

Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloko lehen saioa egin zuten atzo, asteazkena, Alondegiko Oxford aretoan. Hizkuntza harremana eta lankidetza izan ziren jorratu zituzten gaietako batzuk. 

Euskara "ertz askotatik" heltzeko borondatea iragarri zuen Larraina euskara taldeak, Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloaren antolatzaileak, aurtengo edizioa iragartzerako orduan. Atzokoan, hitzaldi sortari hasiera eman zion hitzorduan mundu mailako testuinguruan kokatu nahi izan zuten euskara. 

Hizlariak Maialen Sobrino (Ekuadorreko Kitxua herria eta hizkuntzarekin lankidetzan), Paula Laita (Kanadako Tsilhqot'in hizkuntza biziberritze-lanetan lankidetzan) eta Arkaitz Zarraga (Kolonbiako Nasa herriarekin) izan ziren. Beste hizkuntzengandik zer ikasia dagoela ondorioztatu zuten atzoko saioan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide