Surf City El Salvador ISA World Surfing Games txapelketa jokatuko da maiatzaren 30etik ekainaren 7ra bitartean Erdialdeko Amerikako herrialde honetan. Mundu mailan ezagunak diren El Sunzal eta La Bocana olatuetan banatuko dira datorren urtean Parisen jokatuko diren joko olinpikoetarako lehen plazak.
Asiako, Afrikako, Ozeaniako eta Europako surflariak bertaratuko dira El Salvadorrera. Txapelketa honetan lehen postuak lortu dituzten kontinente bakoitzeko surflariak zuzenean sailkatuko dira 2024ko olinpiadetara.
Espainiako selekzioak hamar suflari deitu ditu txapelketa honetara, bosna gizon eta emakumeetan. El Salvadorrera joateko deitutakoen artean, ordezko bezala, Janire Gonzalez-Etxabarri zumaiarra dago. Eskualdeko beste hiru surflari ere deitu dituzte hautatzaileek, hirurak ere zarauztarrak: Aritz Aranburu eta Adur Amatriain gizonetan, eta Nadia Erostarbe emakumeetan; hauek titular moduan deitu dituzte.