Ivan Rodriguezek irabazi du Distiraren otsaileko lehiaketa soziala

Juan Luis Romatet

Ivan Rodriguezen lan honek irabazi du otsaileko lehiaketa. (Ivan Rodriguez)

Eskailerak izan da Zumaiakoa argazki elkarteak antolatzen duen lehiaketa sozialaren otsaileko gaia, eta 11 bazkidek hartu dute parte. 

Distira argazki elkarteak bazkideen arteko lehiaketak egiten ditu hilero. Hala, otsailean eskaileren inguruko irudiak atera behar izan zituzten elkarteko argazkilariek. Guztira, 11 bazkidek hartu dute parte lehiaketa honetan, 22 lanekin, eta irabazlea Ivan Rodriguez izan da.

Hemen ikus daitezke otsaileko lehiaketara aurkeztutako lanak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide