Gertuk zozkatu ditu Neguko azokako erosketa txartelak

Juan Luis Romatet

Zozketan saria eskuratu duten bost lagunetatik lau. (Gertu)

Gertuk otsailaren 13an eta 14an egin zuen Neguko azokan zozkatu zituen erosketa txartelak banatu ditu dagoeneko. 

80 euroko bost erosketa txartel zozkatu zituen Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak orain bi aste egindako Neguko azokan. Hemezortzi saltokik atera zituzten postuak kalera, eta haietan erosketak egin zituzten bezeroek erosketa txartel horien zozketan sartzeko aukera izan zuten. 

Behin zozketa eginda, saridunak Maria Redondo, Ainhoa Mendizabal, Ismael Manterola (arrebak jaso du saria), Itziar Osa eta Olga del Hoyo izan dira. 

Txartel horiek Neguko stock azokan parte hartu zuten saltokietan erabili ahal izango dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide