'Decision to leave' film hegokorearra emango du gaur Ostarrenak zine forumean

Juan Luis Romatet 2023ko otsailaren 23a

Park Chan-wook zinemagile hegokorearraren azken lana, Decision to leave, ikusteko aukera izango da gaur Aita Mari zineman, 19:00etatik aurrera.

Zinemagintza hegokorearraren izen garrantzitsuenetakoaren azken lana ikusi ahal izango da gaur Aita Mari zineman, Ostarrena zine klubak antolatutako zine forum saioan. Park Chan-wooken Decision to leave emango dute, 19:00etatik aurrera. Sarrerek 5 euro balio dute, eta aretoko leihatilan izango dira salgai.

Sinopsia: Hae-Joon, detektibe beterano bat, mendi baten gailurrean hil duten gizon baten heriotzaren susmagarria ikertzen ari da. Handik gutxira, Sore hildakoaren emaztea dela susmatzen hasi da, eta Sorerekin sentitzen duen erakarpenak ezegonkortu egingo du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide