Gipuzkoako txapelketako finala izango du Mady Diamek bihar Arrasaten

Juan Luis Romatet 2023ko otsailaren 24a

Mady Diame eta Ruben Arredondo. (Zumaia Cuban Boxing)

Zumaia Cuban Boxing klubeko boxeolari Mady Diamek Gipuzkoako boxeo txapelketako finala jokatuko du larunbatean Arrasaten, 63,5 kiloko kategorian. 

Gipuzkoako boxeo txapelketako finalak jokatuko dira larunbatean Arrasaten. 15:00etan pisatzeak egingo dira, eta borrokaldiei 18:00etan emango zaie hasiera.

Guztira, bederatzi borrokaldi izango dira, eta horietako batean, hirugarrengoan, igoko da ringera Zumaia Cuban Boxing klubeko boxeolari Mady Diame. 63,5 kiloko kategorian lehiatuko da zumaiarra, eta aurkaria Paco Bueno gimnasioko Esteven Ruiz izango du, iazko Euskadiko txapelduna.

"Borrokaldi interesgarria" izango dela aurreratu du Diameren entrenatzaile eta Zumaiako klubeko buru Ruben Arredondok. "Lanak oso ondo egin ditugu, eta orain emaitzak ikusi beharko ditugu".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide