'Irati' filma emango da asteburuan Aita Mari zinema aretoan

Juan Luis Romatet

Paul Urkijoren azken lana, Irati, ikusteko aukera izango da Zumaian ostiraletik astelehenera bitartean.

Bost urteko lanaren ondoren Paul Urkijoren Irati lana zinema aretoetara helduko da gaur. Zumaian ere ikusteko aukera izango da, Aita Mari zinema aretoan, ostiraletik astelehenera bitartean, egunero, 19:30ean. 

Edurne Azkarate, Eneko Sagardoy, Itziar Ituño edota Nagore Aranburu aktore dituen lana da Irati, Paul Urkijo (Errementari) azken lana. VIII. mendean girotuta, euskal mitologiako pertsonaiak ditu oinarri filmak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide