Gobernu planaren balantzea egingo du Udal Gobernuak asteartean Oxforden

Juan Luis Romatet 2023ko otsailaren 26a

IƱaki Ostolaza eta Maider Alberdi. (Zumaiako Udala)

Agintaldia bukatzeko hilabete gutxiren faltan, gobernu planaren balantzea egingo du udal gobernuak datorren asteartean, hilaren 28an, Oxforden egingo den ekitaldian. 

Hiru hilabete barru, maiatzaren 28an, egingo dira udal eta foru hauteskundeak. Horren harira, agintaldi honetarako prestatutako gobernu planaren inguruko balantzea egingo du Udal Gobernuak jendaurreko ekitaldian. Saioa asteartean, otsailaren 28an, izango da, 18:30etik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan.

Udal Gobernuak azaldu duenez, 2020ko otsailean 98 proiektuz osatutako plana aurkeztu zuen, eta ordutik hiru urte igarota, eta hauteskundeak ate joka direla, haren berri emango die herritarrei. "Egindakoak eta egin gabekoak" izango dituzte hizpide, eta legealdi osoko balantzea eta Udal Gobernuaren balorazioa aurkeztuko dituzte.

Ekitaldia euskaraz izango da, baina aldi berean, gaztelaniaz entzuteko aukera izango da, itzultzaile sistemari esker.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide