Inauteriak 2023

Eman dituzte inauterietako herritarren sariak

Juan Luis Romatet 2023ko ots. 25a, 08:17

Inauterietako herritarren sarien irabazleak udaleko eta Gertu elkarteko ordezkariekin. (Juan Luis Romatet)

Inauterietako kartel eta mozorro lehiaketen herritarren sariak banatu zituzten atzo Alondegiko Oxford aretoan. 

Pasa den asteburuan ospatu ziren inauteriak. Festa horiek iragartzeko kartel lehiaketa egin ziren, baita mozorro onenak aukeratzeko lehiaketa ere. Bi lehiaketa horietan herritarrek emandako botoen bidez erabaki ziren sari batzuk. 

Hala, epaimahaiaren arabera, Gorka Alberdirena izan zen kartel onena, eta haren lana erabili zuten inauterietako egitaraua iragartzeko. Herritarrak ere iritzi berekoak izan dira, eta Alberdi berak irabazi du Herritarren saria ere.

Mozorro onenen kasuan, aurreko urteetan bezala, banaka/binakako eta taldeko kategoriak izan dira. Lehen kategorian Otsoa eta Itzurungo lamia izan ziren boto gehien jaso zituztenak; taldekakoan, berriz, Nire auzoak. 

Denek ere atzo jaso zituzten beraien sariak Oxforden egindako ekitaldian.

Joane Nogales Txopa Gastrolekuak emandako sariarekin.

Mozorro onenen bozketan parte hartu zuten guztien artean Txopa Gastrolekuak emandako bi lagunentzako otordu bat zozkatu du aurten Baleikek, eta sariduna Joane Nogales izan da. Aitarekin batera jaso zuen atzo saria.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide