Kaleak zuriz margotzeko saiakera egin du elurrak

Juan Luis Romatet 2023ko otsailaren 27a

Iragarrita zegoen bezala, elurrak agerraldia egin du gaur kostaldean. Zumaian arratsaldeko lehen orduetan hasi dira elur malutak erortzen. Inguruko mendi eta zelaiak zuritu baditu ere, ez da hala izan herriko kaleetan. 

Hotz esnatu da gaur eguna eta hotz horrek ekarri du elurra kostalderaino. Arratsaldeko lehen orduetan hasi dira elur malutak erortzen Zumaian. Poliki hasieran, indar handiagoarekin ondoren. Zumaia inguruko mendiak, zelaiak eta maldak zuritzeko gai izan da, baita auto kapota batzuk ere; kaleetan, baina, elurra ez da gatzatu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide