Yerma antzezlana taularatuko du La Dramatica Errante konpainiak ostiralean Aita Mari zinema aretoan. Emanaldia euskaraz da eta 20:00etan hasiko da; sarrerak aurrez eros daitezke hemen.
Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bazkideen artean zozkatzeko. Behin zozketa eginda, saridunak Belen Uranga Arakistain eta Miren Esther Osa Altzibar izan dira. Sarrerak aretoko leihatilan izango dituzte zain.