Hedabide handietatik desagertu bada ere, Mendebaldeko Sahararen auziak bizirik jarraitzen du. Espainiako kolonia ohia, Maroko okupatu zuen 1970eko hamarkadan. 1988an erreferendum bat egitea erabaki zuen Nazio Batuen Erakundeak Mendebaleko Saharan, 1974an espainiar agintariek egin zuten errolda abiapuntu gisa hartuta. Erreferendum hori, baina, ez da egin.
Herrialde honek pairatzen duen egoeraz hitz egingo du Taleb Alisalem aktibista sahararrak bihar, osteguna, Aita Mari zinema aretoan emango duen hitzaldian. 19:00etan hasiko da Darahli elkarteak antolatutako saioa eta gazteleraz izango da.