Kalean da martxoko 'Baleike' aldizkaria

Juan Luis Romatet 2023ko martxoaren 3a

Kalean da dagoeneko martxoko Baleike aldizkaria. Bazkideek beraieen etxeetan jasoko dute; bazkide ez direnek ohiko lekuetan erosi ahal izango dute. 

San Juan Egoitzako langileen borrokari buruzko erreportajea irakurri daiteke Baleike aldizkariaren martxoko zenbakian. Urte luzez borrokatu dira langileak, eta iazko Gabonen atarian lortu zuten enpresako hitzarmena. Horren inguruan hitz egin dute erreportaje honetarako.

Ignacio Lopetegi gudari oikiarrari buruzko elkarrizketa ere jaso da zenbaki honetan. Lopetegi gerran hil zen 1937. urtean eta 85 urte luzez desagertuta egon da haren gorpua, iazko martxoan Bilbon, Begoñako hilerrian, aurkitu zuten arte. Haren iloba Arantza Ugarte Lopetegik urte hauetan guztietan bizitakoaren berri eman du elkarrizketa honetan. 

Elkarrizketa laburrean, berriz, Mady Diame boxeotzailea da protagonista. Horiek guztiak, eta beste gai gehiago aurkituko dituzte irakurleek martxoko Baleike aldizkarian. Bazkideek etxeetan jasoko dute datozen egunetan; bazkide ez direnek Aizpurua liburudendan, A3n, Agurtzane okindegian, Arkupe okindegian, Mandalan eta Amaiako plazako Ogi Berri okindegian erosi ahal izango dute. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide