Atzo eguerdian zabaldu zuten Alondegiko Oxford aretoan Itzalpeko emakumeak erakusketa. Gerra Zibilak lehenbizi eta Francoren diktadurak ondoren isilarazi zituen emakumeen lana eta bizipenak ezagutaraztea du helburu erakusketa honek.
Erakusketa hau martxoaren 26a arte egongo da zabalik, egunero 18:00etatik 20:00etara. Asteburuetan eta jaiegunetan eguerditan ere zabalik izango da, 12:30etik 14:00etara.