Gaur, eguerdiko 12:00ak baino zertxobait lehenago, sutea izan da Zumaiako Santiago auzoko lokal batean. Ertzaintzak UROLA KOSTAKO HITZAri jakinarazi dionez, larrialdi zerbitzuak berehala inguratu dira eta dagoeneko kontrolpean dago sutea. Momentuz, sutearen arrazoiak zeintzuk izan diren jakiteke dago.