Kirola, baita aldarria ere, dena jai giroan. Lilatoiaren 33. edizioa korritu da gaur goizean Donostian. Atletico San Sebastian klubak antolatzen duen lasterketa honek inoiz parte hartzena handiena izan du: 6.000 emakume bildu dira Donostian, iaz baino mila korrikalari gehiago.
Zumaiako emakumeek ez dute hutsik egin nahi izan, eta iaz egin bezala, Zumaiako Emakumeon* Etxearen izenean egin dute korrika saioa. Alderdi Ederren, Donostiako udaletxe aurrean jarritako podiumera igotzeko aukera ere izan dute Zumaiako emakumeek. Izan ere, lasterketako hirugarren talde handienaren saria jaso dute.