Babarrun platerkada jateko aukera izan zuten atzo Narrondon, bertako Gure Ametsa elkarteak antolatutako bazkarian. Jende kopuru polita bertaratu zen elkartera, eta pozik dira antolatzaileak deialdiak izandako erantzunarekin.
Aurretik, goiz partean, mendi buelta egiteko aukera ere izan zuten. Hala, kirol pixka bat eginda bazkarirako oraindik eta gogo gehiagorekin hurreratuko ziren parte hartzaileak.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkie bertaratu ziren guztiei.
