Uda bateko besarkada lelopean eman diote hasiera 2023ko Oporrak Bakean programari. Darahli elkartea udaran bi hilabetez etxean haur bat hartzeko familia bila dabil. Kanpaina Zumaia, Azpeitia, Azkoitia eta Zestoan burutuko da, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoara 300 sahar haur ekartzea da urte honetako erronka nagusia.
Programan parte hartzeko edota informazio gehiagorako zabalik dituzte euren webgune ofiziala; www.oporrakbakean.eus, eta telefono zenbakia; 605 701 463.