Euskal Herriko Geologiako XV. Olinpiadak Euskal Kostaldeko Geoparkearen babesa izan du

Intza Trula 2023ko martxoaren 7a

XV. Geolinpiadetako irabazleak (Geoparkea)

DBH 4. mailako eta Batxilergoko ikasleak geologian murgiltzeko eta bere aplikazioak duen garrantziaz jabetzeko xedearekin antolatu dute ekimena.

Euskal Herriko Geologiako XV. Olinpiadak egin dituzte, eta txapelketak Euskal Kostaldeko Geoparkearen babesa jaso du. Ostiralean egindako lehiaketak hainbat fase izan ditu. Lehen fasean proba teoriko eta praktiko bat burutu dute parte-hartzaileek. Horren ostean, emaitzarik onenak lortu dituzten bost ikasle hautatu dira, eta bertatik, galdera erantzunen bitartez izendatu dira Olinpiadetako irabazleak.

Oier Flores eta Danel Totorikaguena durangarrak (Fray Juan de Zumarraga BHI) eta June Garmendia eta Miren Salaberria azkoitiarrak (Azkoitia BHI) izan dira aurtengo Geolinpiadako irabazleak. Olinpiadako fase nazionalera joateko aukera irabazteaz gain, Euskal Kostaldeko Geoparkeak Flysch-a oinez eta itsasontziz ezagutzeko bisita gidatua oparitu die irabazleei.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide