'La emperatriz rebelde' filma emango dute gaur zineforumean

Juan Luis Romatet 2023ko martxoaren 9a

La emperatriz rebelde filma ikusteko aukera izango da gaur Aita Mari zinema aretoan. Saioa 19:00etan hasiko da. 

Marie Kreutzer zinemagile austriarraren La emperatriz rebelde filma emango du gaur Ostarrena zine klubak zine forum saioan. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrerak aretoko leihatilan izango dira salgai, 5 euroan. 

1877ko Gabonetan, Austriako Isabelek (Sissi) 40. urtebetetzea ospatzen du. Austriako lehen dama, Francisco José I.a enperadorearen emaztea, ez du hitz egiteko eskubiderik, eta betirako eder eta gazte izan behar du enperatrize-lanetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide