Arteak landatuko dituzte igandean Santiagoko dunetan Zuhaitz Egunaren barruan

Juan Luis Romatet 2023ko martxoaren 9a

Santiagoko dunetan egingo da landaketa. (Juan Luis Romatet)

Zuhaitz Eguna izango da igande honetan Zumaian. Santiagon egingo da zuhaitzen landaketa, bertako dunetan 10:00etatik aurrera. 

Igande honetan, martxoaren 12an egingo dute Zuhaitz Eguna Zumaiako. Santiago hondartzako dunetan arteak landatuko dituzte. Hitzordua goizeko 10:00etan jarri dute hondartzara eramaten duen arrapalan. Landaketari 10:30ean ekingo diote.

Udalak azaldu duenez, Santiagoko dunen trantsizio naturala baso bihurtu nahi dute, eta horretarako beharrezkoa da espezie inbaditzaileak desagerraraztea. Landaketa honen bidez, artadi bat sortzea da asmoa, inguruko biodibertsitatea babesteko. Horren bidez, itzalguneak sortzea, eta perretxiko espezie desberdinak eta bertan ikus daitezkeen, eta Gipuzkoan aurkitzen zailak diren, orkidea espezieak babespean mantentzea ere bada igandeko ekimenaren helburua.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide