Bisita gidatua egingo da bihar 'Itzalpeko emakumeak' erakusketan

Juan Luis Romatet 2023ko martxoaren 10a

Erakusketaren irekieran egin zen bisita gidatuko une bat. (Jabi Gonzalez Toston)

Alondegian dagoen erakusketaren inguruko bisita gidatua egingo da larunbat eguerdian. Interesdunek aurrez izena eman beharko dute. 

Gerra Zibilak eta ondoren ezarritako frankismoak hainbat emakumeren lorpenak eta haien bizitzak beraiek isilerazi zituzten. Emakume horiek dira Alondegian ikusgai dagoen Itzalpeko emakumeak erakusketaren protagonistak. Mostra hau martxoaren 26ra arte bisitatu daiteke, egunero 18:00etatik 20:00etara. Asteburuan eguerditan ere zabalik izango da 12:30etik 14:00etara bitartean. 

Erakusketan jasotzen dena azaltzeko eta emakume hauen lorpen eta bizipenak ezagutzera emateko bisita gidatuak ere antolatu dituzte. Bihar egingo da bisita horietako bat, eguerdiko 12:00etan. Interesdunek aurrez izena eman beharko dute kulturetxea@zumaia.eus helbidera idatzita edo 943-86 10 56 telefonora deituta. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide