60tik gora zuhaitz landatu dituzte Santiagoko dunetan, Zumaian egindako Zuhaitz Egunean

Juan Luis Romatet 2023ko martxoaren 12a

Artelatzak, gurbitzak edota arteak landatu dituzte gaur goizean Santiagoko dunetan, Zumaian egindako Zuhaitz Egunaren barruan. 

Familiak, guraso zein haurrak bertaratu dira gaur goizean Santiago hondartzara gaurko antolatutako Zuhaitz Egunean parte hartzeko asmoz. Eguna lanbrotsu esnatu bada ere, goiza berotzen joan da, eta zuhaitzen landaketa egiteko eguraldi aproposa jarri du. 

Bertako espezieak landatu eta, modu horretan, Santiagoko dunetako trantsizio gunea baso bihurtzeko landaketa egin dute haurrek zein haien gurasoek, Aitor Leiza naturazaleak eta Jon Zulaika Gipuzkoako Foru Aldundiko landare babestuen saileko arduradunak gidatuta. Karraskil, gurbitz eta artelatz espezietako hamabosna zuhaitz ekarri ditu aldundiak dunetako gunean landatzeko; Leizak, bestalde, arte, Artadiko ezkurretatik ernatutako 18 arte ere ekarri ditu lagun batzuen bitartez. Zuhaitz Eguneko parte hartzaileak gogotsu aritu dira, aitzurrak eskutan, zuhaitz hauek guztiak landatzen. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide