Baleikek zozkatu ditu 'Amaraun' ikuskizunerako sarrerak

Juan Luis Romatet 2023ko mar. 13a, 19:00

Amaiur Luluaga anoetarrak eta Oihana Iguaran amasarrak sortu dute ikuskizun hau.

Amaraun ikuskizuna izango da datorren ostiralean, hilaren 17an, ostirala, Aita Mari aretoan. Baleikek bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean. 

Bertsoa, dantza, musika, hitza... Hainbat diziplina taularatzen dira  Amaiur Luluaga anoetarrak eta Oihana Iguaran amasarrak sortu eta antzeztuko duten Amaraun ikuskizunean. Emanaldia ostiralean izango da, 20:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. 

Udaleko Kultura Sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Baleikek bazkideen artean. Saridunak Ihintz Linazisoro Garate eta Ainhoa Osa Arriola izan dira. Sarrerak aretoko leihatilan izango dituzte zain. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide