'Soilik baietz da baietz' legearen solasaldia eta 'Feminismo y racismo' tailerra eskainiko dituzte Emakumeon* Etxean

Intza Trula 2023ko mar. 14a, 11:50

Luciana Alfaro Lavado Euskal Herriko emakume migratu eta arrazializatuen sareko kidea (Dani Blanco).

Martxoaren 15ean eta 23an izango dira ekitaldiak, arratsaldeko 18:30ean.

Datozen egunetan bi ekitaldi eskainiko dituzte Emakumeon* Etxean. Alde batetik, 'Soilik baietz da baietz' legea solasaldia egingo dute Oihane Zulet eta Sheila Melcon Sortzen-eko kideek. Bertan, Irailaren 6an argitaratutako Sexu-Askatasunaren Berme Integralari buruzko Lege Organikoak zigor-legedian eragindako aldaketez eztabaidatuko dute. Hori horrela, lege organiko horrek ekarritako ondorioez mintzatuko dira; hala nola, kondenen berrikuspenak, zigorren beherapenak, feminismoa eta punitibismoa, epaileak eta kondenen interpretazioa... Hitzaldia martxoaren 15ean izango da, 18:30ean eta euskaraz.

Bestetik, martxoaren 24an 'Feminismo y racismo' tailerra eskainiko du Luciana Alfaro Euskal Herriko emakume migratu eta arrazializatuen sareko kideak. Eskola honetan, arrazakeriaren inguruan hausnartuko dute, heteropatriarkatua eta kapitalismoaz gain, pertsonen bizitzak zeharkatzen dituen egiturazko menderatze sistema modura ulertzeko. Horrez gain, arrazakeriaren aurkako borrokan feminismoak duen zereginaren inguruan hitz egingo dute. Tailerra martxoaren 23an eskainiko dute, 18:30ean eta gazteleraz.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide