Internet Bidezko Nabigazio Seguruari buruzko hitzaldia eskainiko dute

Intza Trula

Hitzaldia Hogarreko bigarren solairuan egingo da.

Beheko Plaza Jubilatuen Elkarteak Internet Bidezko Nabigazio Seguruaren inguruko solasaldia antolatu du. Martxoaren 28an izango da, Hogarreko bigarren solairuan arratsaldeko 16:00etan. Parte hartu nahi duen orok izena emateko aukera izango du astelehentik ostegunera bulegoaren ordutegian edo posta elektronikoz behekoplaza1@gmail.com helbidean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide