Egunez aldatuko dute aurtengo Olarro Eguna

Intza Trula 2023ko mar. 15a, 10:00

Olarro Eguna 2022 (Aitziber Arzallus).

Udalak erabaki du astebetez atzeratzea irail erdialdean egin ohi den ospakizuna.

2023ko Olarro Eguna ohi baino beranduago ospatuko da aurten, udalak jakinarazi duenez. Horren arrazoia Zumaiako triatloi proba dela azaldu du. Olarro Egunean olagarro brotxetak eta olagarro zopa dastatzeko aukera izaten da, eta hainbat ekitaldi antolatzen da herrian egun osoan zehar.

Aurten ere egingo da herrian hain kutuna den jaia, baina astebete geroago. Hori horrela, triatloia irailaren 16an izango da, eta Olarro Eguna, berriz, irailaren 23an.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide