Euskara, elikadura burujabetza, Nafarroako hegoaldea, eta auzolana. Horiek dira Errigora egitasmo herritarraren oinarriak eta zutabeak. Oinarri horiek batuz, eta udaberria iristearekin batera, Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina abiatu du Errigorak. Eguneroko kontsumo ohituretan eragiteko jaio zen kanpaina horretan, oliba olio birjina estra eta kontserba sortak eska daitezke, auzolanari esker, norbere herrian eta ekoizlearen jatorrizko prezioan.
Kanpaina honi lotuta, Errigorak emandako bi saski zozkatu ditu Baleikek aste honetan bazkideen artean, eta saridunak Juan Cruz Osa eta Miren Esther Osa izan dira. Zorionak biei!