Lesakako Dantzari Txiki egunean izan dira Musika eta Dantza Eskolako ikasleak

Juan Luis Romatet 2023ko martxoaren 21a

Dantzari Txiki eguna izan zuten pasa den larunbatean Lesakan (Nafarroa). Bertan izan ziren Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako euskal dantzetako ikasleak. 

Urtean zehar ikasitakoa jendaurrean erakusteko parada izan zuten Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako euskal dantzetako ikasleek larunbatean Lesakan. Nafarroako herri honetan ospatu zuten Dantzari Txiki eguna, eta bertaratu ziren taldeen artean Zumaiakoak izan ziren. Dantza eginez oso ondo pasatu zutela nabarmendu dute Zumaiako eskolako arduradunek. 

Argazkiak: Zumaiako Musika eta Dantza Eskola.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide