Seniorreran, lurraldeko bigarren mailan dabilen Neumaticos Bayona Pulpo taldeak berebiziko partida jokatuko du larunbatean Pasai Donibanen. Donibane Bonantza taldearen aurka jokatuko dute zumaiarrek 18:00etatik aurrera, eta partida irabazten badute edo, behintzat, berdindu, lurraldeko lehen mailara igoko da.
Partidaren garrantzia ikusita, klubak Pasaiarako joan-etorria errazteko autobusa jarri du. Busa 16:15ean aterako da Zumaiatik, GKN pareko bus geltokitik. Interesdunek ostegun gauerdia baino lehen eman beharko dute izena WhatsAppeko mezuak bidaliz taldeko kideren baten telefono zenbakira, edo posta elektroniko bidez pulpo@pulpo.eus helbidera idatzita.