'Aftersun' filma emango da gaur zine forum saioan

Juan Luis Romatet 2023ko martxoaren 23a

Charlotte Wells zinemagilearen Aftersun filma emango Ostarrenak gaur zine forum saioan. Emanaldia 19:00etan hasiko da Aita Mari zinema aretoan. 

Ostarrena zine klub taldeak Aftersun filma emango du gaur zine forum saioan. Sophiek duela 20 urte aitarekin egindako oporren alaitasun partekatuari eta malenkonia pribatuari buruzko gogoeta egiten du film honetan.

Saioa 19:00etan hasiko da. Sarrerak 5 euro balio dute, eta aretoko leihatilan izango dira salgai.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide