Dantza estilo desberdinak ikasteko tailerrak antolatzen ditu hilero Zumaiako Astindu dantza taldeak. Martxoko tailerrean Karibera egingo dute bidaia eta rueda cubana izeneko dantza estiloa dantzatzen ikasiko dute. Aitor Aizpurua izango da irakaslea, eta igandean izango da tailerra, goizeko 10:30etik 12:30era bitartean, Torreberrin.
Taila hauek doakoak dira, irekia, eta adin eta maila guztietako lagunei zuzendatukoak. Ez da aurrez izenik eman beharrik izango, nahikoa izango da esandako orduan Torreberrira bertaratzea.