Aste Santu aurreko ekitaldiak antolatu ditu Musika eta Dantza Eskolak. Hala, bihar hasi eta ostegunera arte kontzertu edota entzunaldi bana izango da herriko gune desberdinetan.
Hasteko, bihar, astelehena, 17:30ean hasita, Brankako erabiltzaileentzako kontzertua izango da Torreberrin. Musika eta Dantza Eskolako zuzendari Sofia Oriak azaldu duenez, aurten hasi dira Brankako eguneko zentroko egoiliarrentzako proiektu honekin.
Asteartean, Zumaiena ikasteko Baso Magikoan izango da entzunaldia, konkretuki, domoan. Ahots teknikako ikasleak izango dira protagonistak, eta emanaldia 18:30ean hasiko da.
Asteazkenean, berriz, Zumaiako Musika Bandak Ubillos jauregian duen lokalean izango da ekitaldia, 18:30etik aurrera. Eskolako ikasleen lana entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Amaitzeko, ostegunean, 17:30etik aurrera, eta Aita Mari zinema aretoan, eskolako ikasleen entzunaldia izango da.