Aste Santutako oporraldirako bi irteera antolatu ditu Zumaiako Ludotekak

Intza Trula 2023ko martxoaren 26a

Zumaiako Ludotekako haurrak irteeran (Zumaiako Ludoteka).

Martxoaren 28ra arte egongo da zabalik bi irteeratarako izena emateko aukera.

Aste Santuako oporraldirako bi irteera antolatu ditu Zumaiako Ludotekak haurrentzat. Bata Donostiara izango da, apirilaren 11n, Cristina Enea Parkera, eta bertan ‘Cristina Eneako Bidaiariak’ ekintza egingo dute. Irteera hau LH 1-2 eta 3an dauden haurrei zuzendua da, eta prezioa bost eurokoa izango da. Bestea taldea berriz Oñatira joango da, apirilaren 12an. Arrikrutz kobara joango dira haurrak, eta bertan ‘Espeleotxiki’ ekintza egingo dute. Hau LH 4-5 eta 6an dauden haurrei zuzendua da, eta prezioa zortzi eurokoa izango da.

Irteeratara joan nahi duten haurrek Ludotekan eman beharko dute izena, eta horretarako emateko epea martxoaren 28ra arte egongo da zabalik. Plazak mugatuak izango dira, beraz, bete ezkero, zozketa egingo da apuntatu direnen artean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide