Salgai daude preso eta iheslarien aldeko bazkarirako txartelak

Juan Luis Romatet 2023ko mar. 25a, 11:00

Preso eta iheslarien aldeko bazkaria, 2022ko santelmoetan.

Apirilaren 22an egingo da bazkaria, San Telmo jaien repetizioetako larunbatean. Txartelak Inpernupen daude salgai. 

Ohikoa den bezala, santelmoekin batera, preso, iheslari eta deportatuen aldeko bazkaria antolatu du Zumaiako Sarek. Apirilaren 22an egingo da, festen repetizioetako larunbatean, Arranpla parean jarriko dute txosnagunean. Bazkaria 14:30ean izango da, eta aurretik, 14:00etan, argazkia aterako dute Arranplan etxera ikur berriarekin.

Bazkarirako txartelak dagoeneko salgai daude Inpernupen. Langileek 16 euro ordainduko dituzte; langabetuek eta ikasleek, berriz, 12 euro.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide