Kubara Torreberritik

Juan Luis Romatet

Igande goizean egindako dantza tailerrean hainbat lagunek hartu zuten parte. (Astindu dantza taldea)

Rueda cubana dantza estiloa ezagutu eta dantzatzeko aukera izan zen igande goizean Zumaian, Astindu dantza taldearen eskutik. 

Hilero dantza estilo konkretu bat ezagutzeko doako tailerrak antolatzen ditu Astindu dantza taldeak. Hala, atzo, igandez, Kubako irlarako bidaia proposatu zuen Zumaiako dantza taldeak. Aitor Aizpuruak gidatuta, rueda cubana izeneko dantza estiloa ezagutzeko aukera izan zuten Torreberrira bertaratu zirenek. Alaitasun eta barre artean aritu ziren dantza hau praktikatzen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide